Erosteko baldintzak

Eroslearen eta saltzailearen identifikazioa

SALTZAILEA

  • Izen komertziala: ULAZIA HARAGIAK, S.L.
  • IFKa: B-75126391
  • Helbide Fiskala: Marieluts, 2 – 1.B – 20120 HERNANI (Gipuzkoa)
  • Biltegia: N-1 Errepidea, 447. Km. (Madrid – Irun) – 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)

EROSLEA

Gure webgunean erosteko, nahitaez erregistratu beharko du bezeroak erosketa-formularioan datu pertsonalak sartuz, eta datu horiek guztiek benetakoak eta
erosleari buruzkoak izan behar dute. Erosteko baldintza orokorrak onartu beharko ditu bezeroak; gainera, adinduna izan behar du zerbitzura sartzeko eta hura
erabiltzeko.

Kalitate-bermea: hotzean bidaltzen dira produktuak

Gure garraio-zerbitzua hotzean egingo da beti, produktu freskoei dagokienez. Horrela, produktua gure instalazioetatik irteten denetik bezeroaren eskuetara iristen
den arte hotz-kateari eusten zaiola berma dezakegu.

Zerbitzuak eta bidalketa

HIZKUNTZAK

Gure webgunea eta online denda gaztelaniaz eta euskaraz egongo dira. Entregatzeko albarana euskaraz egongo da.

BIDALKETA-GASTUAK ETA GUTXIENEKO ESKAERA

Bidalketa-gastuak gure webeko produktu guztietan sartuta daude eta gutxieneko eskaera 50 €koa da.

ESKAERETARAKO ORDUTEGIA

Erosketak eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egin daitezke.

ESKAERAK PRESTATZEA

Gure online dendako produktuak eskuragarri egongo dira beti. Baina, ezohiko kondizioak direla-eta, erreferentziaren bat ez badago eskuragarri, ULAZIA
HARAGIAK, S.L. harremanetan jarriko da bezeroarekin, konponbide bat topatzeko: eskera antzeko beste produktu batekin ordezkatzea, itxarote-epe jakin bat
finkatzea salgai berria jasotzeko, edota eskaera bertan behera uztea.

SARTZEKO BAIMENA

Entrega zaintza-zerbitzu pertsonal edo elektronikoa duen gune pribatu batean egin behar bada, bezeroak berak izango du banaketa-zerbitzuari sarbidea
baimentzeko erantzukizuna. Banatzaileak bost minutu baliatuko ditu, gehienez, gune horretara sartzeko behar dituen izapideak egiteko.

ESKAEREN BIDALKETA ETA JARDUKETA-EREMUA

Bidalketak 48-72 orduko denbora-tartean egingo dira. Bezeroak entrega beste egoera batzuetan egitea nahi badu, eskaera egitean adierazi beharko du.
Eskaerak astelehenetik larunbatera egingo dira, jaiegunetan izan ezik. Bidalketa denak hotzean egingo dira, hotz-katearen kudeaketa egokia dela bermatzeko, eta
13:30ean iritsiko dira helmugara beranduenez. Entrega egiterakoan bezeroa helmugan ez badago, garraio-enpresak harremanetan jartzeko eta beste entrega bat
zehazteko ohar bat utziko dio. Eskaera jasotzeak berekin ekarriko du hauekin ados egotea: online dendaren baldintza orokorrekin, eskaeraren eduki osoarekin eta
zerbitzuaren tarifa barne hartzen duen erosketa-albaraneko helbidearekin eta xehetasunekin.

Itzultzeak

Elikagaiak galkorrak direnez, eta produktuen kalitatea bermatu behar dugulako beti, bi kasu hauetan baino ez dira onartuko itzultzeak: garraiolariak eskaerako
produkturen bat hondatu badu edo jasotako salgaietan akatsen bat egon bada. Garraiolariak produktua hondatu badu, bezeroak ez du sekula onartu behar
nabarmen hondatuta dagoen paketerik; bestela, onartutzat hartuko da eta ezin izango du itzuli. Horregatik, eskaera jaso bezain laster egin behar du kexa; 943 30
39 20 telefono-zenbakira deituz edo mezu bat idatziz eskaerak@ulaziaharagiak.com, helbide elektronikora, gaian ITZULTZEA idatzita. Behin itzulitako eskaera gure
bulegoetara iritsi dela, dagokion zenbatekoa itzuliko diogu bezeroari. Bezeroak okerreko salgairen bat jaso badu (alegia, eskaeran aukeratu ez zuen produkturen
bat), ULAZIA HARAGIAK, S.L. eman beharko dio huts-egite horren berri, jaso zuenetik zenbatzen hasita 48 orduko denbora-tartean gehienez ere.

Ordaintzeko moduak

Honako ordainketa-bitarteko hauek onartzen ditugu:

Kreditu- edo zordunketa-txartela.

Zerga-iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzei eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzei buruzko urriaren 29ko 7/2012 Legean xedatutakoaren arabera, ezin
dira eskudirutan ordaindu 2.500 euroko edo gehiagoko erosketak.

Ordaintzeko beste modu bat eskatzeko, bezeroak gurekin harremanetan jarri ahalko du.

Segurtasuna transakzioetan

Webgunearen bidez egindako eragiketa guztien ardura hartzen dugu gure gain; webgunearen konexioa segurua da eta Secure Socket Layers (SSL)
protokoloarekin babestuta dago.

Datuen konfidentzialtasuna eta babesa

ULAZIA HARAGIAK, S.L.ek bere webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko eta horien konfidentzialtasunari eusteko konpromisoa hartzen du;
erabiltzaileen datuak zerbitzari seguru batean geratzen dira. Online erosteko zerbitzura sartzeko eta hura erabiltzeko, ezinbestean eman beharko ditu bezeroak
nahitaezko gisa seinalatutako datu pertsonalak, eta datu horiek guztiek benetakoak eta erosleari buruzkoak izan behar dute. Bestela, ezin da erregistroa
formalizatu, ezta online erosteko zerbitzuan sartu eta hura erabili ere. Fitxategi batean txertatuko dira datuak, eskaeraren izapidetzea errazteko, eta
barne-erabileretarako baino ez dira baliatuko, edo bezeroari produktuen eta zerbitzuen berri emateko, tratu pertsonalizatuagoa emate aldera. Datu Pertsonalak
Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, ULAZIA HARAGIAK, S.L.en bezeroek beren datuetan sartzeko, datuak
zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzake, ULAZIA HARAGIAK, S.L.era posta arrunt bidez (N-1 Errepidea, 447. Km.
(Madrid – Irun) – 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa) edo posta elektroniko bidez idatzita eskaerak@ulaziaharagiak.com edota 943 30 39 20 telefono-zenbakira deituta.

Informazio gehiago

Edozein zalantza argitzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke baliabide hauetakoren baten bidez:
Posta elektroniko bidez helbide honetara idatzita: eskaerak@ulaziaharagiak.com
Telefono-zenbaki honetara deituta: 943 30 39 20