Enpresa
Gure Historia
ULAZIA HARAGIAK Gorka Ulaziak sortutako famili enpresa da. Egindako ibilbidean, aukeratzen dugun haragia egoki maneiatzen eta zatikatzen espezializatu gara, belaunaldiz belaunaldi hobetuz.
Gaur egun, Andoainen dugu gure zatikatze zentro modernoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Gure lana, bai enpresa eta baita kontsumitzaileentzat ere, kalitate handiko haragien aukeraketan, manipulazioan eta banaketan datza.
Gure bezeroekin konfidantzazko harreman estua mantentzen dugu. Hauen artean sagardotegiak, jatetxeak, erretegiak eta betiko harategiak nabarmendu ditzakegu. Gure albaitariak instalazio zein banatzen ditugun produktuen egoera ona ziurtatzen du.
Gorka Ulazia
Gorka Ulazia famili enpresa honen oinordekoa da. Hogei urte baino gehiagoko eskarmentuarekin enpresa merkatuan sendotzea lortu du, hornitzaile onenak bilatu eta generoa erosterakoan exijentzia maila altua mantentzeari esker
Gure Prozesua
Harremanetarako
Gurekin harremanetan jartzeko hauetako edozein bide aukera dezakezue: