Haragi-maneiua

Maisuki Ebakitzea

Hau da zalantzarik gabe, ULAZIA HARAGIAK-en puntu indartsuenetariko bat. Zatikatze gelak duen gaitasunak behar duzun produktua zehaztasun osoz eta osasun berme eta arau guztiak jarraituz eskeintzea ahalbidetzen du. Hozte-sistemak haragien tratamendurako exijitzen den tenperatura maila mantentzen du.

Bestalde, berariazko produktu lerroetan espezializatuak gaude eta hezurdun zatikatzeak, hutsean ontziratutako haragia eta xerratutako haragia banatzen dugu, besteak beste.

Egindako lana eta kalitatea ezinbestekoak izan dira beharrezkoak diren homologazioak eta gure berezoen konfidantza lortzeko garaian. Gure albaitariak instalazio zein banatzen ditugun produktuen egoera ona ziurtatzen du.